5.1- ESTRATEGIA ETA PLANGINTZA

Kudeaketa estrategikoaren barruan, udal-erakunde bati bere helburu nagusiak, bai kanpokoak bai barrukoak, lortzea ahalbidetuko dioten ekintzak formulatzearekin, gauzatzearekin eta ebaluatzearekin lotutako jarduerak sartzen dira. Kudeaketa estrategikoa optimoa izateko, kudeaketaren bizi-zikloaren logikari jarraitu beharko litzaioke: hasieran, egoeraren analisia egin (diagnostikoaren fasea), gero epe ertainerako eta luzerako estrategiak formulatu, estrategia horiek plan operatiboagoetan jaso edo zabaldu –normalean, udal-kudeaketaren funtsezko elementuarekin, udal-aurrekontuarekin, lotuta daude–, eta bukatzeko, emaitzak ebaluatu, planen bidez zer eragin lortu den eta bitartekoen erabileraren eraginkortasuna nolakoa izan den ikusi ahal izateko, eta hala, estrategiak eguneratu eta/edo berriz definitu ahal izateko.

Plangintza estrategikoaren barruan, mota askotako planak sar daitezke. Plan horiek helburu ezberdinak izango dituzte, auzi ezberdinak landuko dituzte eta denborari dagokionez irismen ezberdina izango dute. Plan ugari eduki daitezkeen arren, denek bat etorri behar dute eta xede dugun udalerri motaren eta hori lortzeko martxan jarri behar diren politiken inguruko ikuspegi komuna eduki behar dute. Plan partzialak (lurralde- edo sektore-esparruagatik) eta orokorrak (Plan Estrategikoa eta Legegintzaldiko Plana) elkarrekiko koherenteak izatea bereziki garrantzitsua da.

Jarraian, Galdakao udalerriari eragiten dioten indarreko udal-planak edo eskualde-planak agertzen dira.

Eguneratuta
Atzera