5.2 -BARRUKO EBALUAZIOA ETA ZERBITZUEN MEMORIAK

Politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa honela defini daiteke: ┬źesku-hartze publiko bat ezagutzeko behaketa, neurketa, analisi eta interpretazio prozesu sistemikoa, diseinuari, martxan jartzeari, ondorioei, emaitzei eta eraginei buruzko balorazio bat egiteko, ebidentzietan oinarrituta┬╗. Ebaluazio baten xede nagusia helburuen garrantzia eta betetze maila eta programa baten eraginkortasuna zehaztea da (erabakitzaile publikoek xede hori izan behar dute). Politika publikoen ebaluazioaren kasuan, aurrerapen sozialari eta herritarren ongizateari dagokienez lortutako eragina ere neurtzen da; izan ere, politika publikoen ebaluazioak konfiantza, gardentasuna eta partaidetza soziala sortzen lagun dezake.

Esku-hartze publikoei buruzko memoriek eta ebaluazioek nahitaez gardenak izan behar dute.

Eguneratuta
Atzera