2015/11/11

Aparkaleku barria egiteko aurreproiektua

Galdakaoko udalak Bizkai Kalean lur gaineko aparkaleku barria egiteko aurreproiektua prestatuko dau

-

Galdakaoko Udalak laguntza teknikoa adjudikatu dau Bizkai kalean aparkalekuen aurreproiektu bat erredaktatu eta alternatibak aztertu daitezan, erabilera publikoko lur gaineko txandakako aparkaleku barria egiteko lehenengo pausoak emonaz.

Hasiera batean darabilgun ideia, eta orain gauzagarria dan ebaluatu behar dana da, gaur egun Bizkai kalean dagoen lur gaineko aparkalekuaren gainean alturako aparkaleku bat eraikitzea (Mugaburu landaren aurrean).

Laguntza tekniko horrek AP-8an izango leukezan afekzioen azterlana (zordanbideak, akustikoak...), oraingo egoeragaz egindako konparazio azterlana, alternatiben azterlana, eta kostuen estimazinoa eta HAPNn planteatzen dan edozein konponbide zelan egokitu leien jasoko dau.

Aurreproiekturako laguntza teknikoaren kostua 14.399 eurokoa da.

Atzera