7.2- INGURUMENA

Bizi-baldintzekiko kezka, oro har, eta ingurumen-kalitatearekikoa, bereziki, gero eta handiagoa da. Horregatik, herritarrek ingurumen-kalitatearekin lotutako informazioa gardentasunez eskuratzea bereziki garrantzitsua da.

Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareko kide izateak eta 2013-2020rako Tokiko Ekintza Plana martxan jartzeak eta betetzeak –Galdakaoko garapena jasangarriagoa izatea da horren funtsezko helburua – islatzen dute Galdakaoko Udalak ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea dauka, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna bat, autonomia-erkidegoek beren lurraldeko airearen kalitatea ebaluatzeko duten eginbeharrari erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzaren unean uneko airearen kalitateari buruzko aplikazioari esteka.

Eguneratuta
Atzera