7.1 HIRIGINTZA

Lurraldearen antolaketa honako hau da: gizarte baten politika sozialen, kulturalen, ingurumenekoen eta ekonomikoen proiekzioa, eremu geografiko batekin lotua. Beraz, bere tresnak lurraldearen etorkizunerako funtsezkoak dira.

Gure abiapuntua baldin bada lurralde-antolaketan prozesu sozialen eta ekonomikoen dinamika bideratzen duten faktoreak eta alderdiak nahitaez kontuan hartu behar direla, horiek lurraldearen ikuspegitik lortu nahi diren helburuetara egokitzeko, lurralde-antolaketaren eraginpean dauden espazioaren eta gizartearen ezaugarri propioetan oinarrituta, begien bistakoa dirudi bai erabakiak hartzeko jarraibideak egiterakoan bai erabakien eraginak ebaluatzeko modua zehazterakoan aipatutako prozesuen interpretazio egokiaren eta beren eraginen kalitate sozioespazialaren artean beharrezko koherentzia bilatu behar dela. Horregatik, lurralde-antolaketaren arloan, herritarren partaidetza eta gardentasuna bereziki esanguratsuak dira.

Hirigintza Sailak Galdakaoko udalerriko lurraldearen antolamendua kudeatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduko Gidalerroak, Bilboko Funtzio-arloko Metropoliko Lurralde-plan Partziala, eta plan sektorial partzialak betez. Azken hauen artean adierazgarrienak ondokoak dira: Errepideak, Nekazaritza eta Basozaintza, Ibai-ibilgu eta Errekak, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen Inbentarioa, eta akustika eta hirigintza arloan bat datorren legeria. Plan Nagusitik, lurralde-garapeneko eremuetan, lurzoruaren aprobetxamenduk eta erabilera globalak proposatzen dira, bere kasuan, erabilera xehatuak adieraziz. Plangintzaren eta kudeaketaren figuren bitartez, orubeen baldintza bereziak eta dituzten urbanizazio-kargak zehazten dira.

Gaur egun, udal plangintza ordenaturik dago 1993an ordenatu eta 1998an behin betiko argitaratu zen Plan Nagusitik. Urte horretatik gaur egunera, plangintza eta kudeaketa figura ugari tramitatu dira. Udalak 2009an Plan Nagusiaren dokumentua berrikusten hastea erabaki zuen, Baina orain artean irizpideak eta helburuak baino ez ditu argitaratu. Horregatik oraindik lehen aipatutako plangintzak indarrean darrai, berrikusitearen behin betiko onespen berria lortzen den arte.

Udal plangintzaren ondorioz, Hirigintza Arloak obra handien, txikien eta jardueren baimenak kudeatzen ditu. Eta Diziplina Zerbitzuak esku hartzen du hirigintzako aurreikuspenak eta baimenak bete daitezen, udalerriko segurtasuna, garbitasuna eta apaingarriak ordenatuz.

Jarraian, Galdakaori eragiten dioten lurralde-antolaketarekin lotutako dokumentu nagusiak eskuratzeko modua erakusten da.


Galdakaoko Planeamentuaren irizpide eta helburuak

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko informazio orokorra

Hirigintza

Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala (mapak) 

HAPO


Eguneratuta
Atzera