2015/12/15

Informazio publikoa eskuratzeko eskaera egiteko gomendioak

Hona hemen informazio publikoa eskuratzeko eskaerak aurkezteko unean lagungarri  izango diren hainbat gomendio erabilgarri.

  1. Eskaera egin aurretik, egiaztatu eskatu nahi duzun informazioa ez dagoela Udalaren webguneko Gardentasunaren Atarian (esteka Gardentasunari buruzko edukiak atalera).
  2. Ahal den heinean, saiatu bide elektronikoa erabiltzen.
  3. Saiatu zure galdera ahalik eta zehatzena izan dadin. Gogoan izan ez duzula zertan justifikatu edo azaldu informazioa eskatzeko arrazoia; dena den, azalpenak eman ditzakezu, uste baduzu horrek zure eskaera hobeto ulertzen lagun dezakeela.
  4. Hainbat gairi buruzko galderak egin nahi izanez gero, hobe da gai bakoitzarentzako eskaera bat egitea.
  5. Zure eskaerak hainbat azpiatal baditu, bereizi ahalik eta argien.

Atzera