1.2 OINARRIZKO ARAUDIA ETA APLIKATZEKO EBAZPEN JUDIZIALAKINAK

 Galdakaoko Udalaren funtzionamenduan aplikagarria den oinarrizko araudi esanguratsuena honako hau da:

  • 7/85 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa. Toki-administrazioaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko Estatuko oinarrizko legea da. Udalerrien, probintzien eta bestelako toki-erakundeen antolaketa- eta funtzionamendu-araubidearen oinarrizko alderdiak arautzen ditu.
  • Galdakaoko Udalaren Erregelamendu Organikoa. Galdakaoko Udalaren antolaketa propioa arautzen du, organo propioak, nahitaezko oinarrizko organoen berezitasunak eta udal-erakundea Galdakaoko herritarren beharretara egokitu ahal izateko antolaketarekin lotutako bestelako egokitzapenak zehaztuta.
  • 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoko Erregelamendua onartzen duena. Galdakaoko Udalaren Erregelamendu Organiko propioan jaso gabe dauden auzietan aplikatzen da.
Eguneratuta
Atzera