1.7 KONFIANTZAZKO POSTUAK

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen arabera, langile publikoak honela sailkatzen dira:

  • Karrerako funtzionarioak.
  • Bitarteko funtzionarioak.
  • Langileak, dela finkoak dela mugagabeak edo aldi baterakoak.
  • Behin-behineko langileak.

Behin-behineko langileak honako hauek dira: izendapen baten bidez, espresuki konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen diren funtzioak bakarrik betetzen dituzten eta beren ordainsaria xede horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kontura jasotzen duten langileak.

Estatutu hori garatzeko onartzen diren funtzio publikoari buruzko legeek zehaztuko dute administrazio publikoen zein gobernu-organok eduki ahal izango dituen mota horretako langileak. Gehienezko kopurua dagokion gobernu-organoak finkatuko du. Kopurua eta ordainsarien baldintzak publikoak izango dira eta izendapena eta kargugabetzeak libreak izango dira. Nolanahi ere, konfiantzazko edo aholkularitzako funtzioa betetzeko izendatu dituen agintaritzak kargua uzten badu, harekin lotutako mota horretako langileek ere kargua utzi beharko dute.

Eguneratuta
Atzera