1.8 ANTOLAMENDUA ETA GIZA BALIABIDEAK

Edozein erakunde publikok edo pribatuk legez, Galdakaoko Udalak bere funtzionamendua herritarren beharrei erantzuteko eta udalerria garatzeko kudeaketa eraginkor bat lortzera zuzenduta antolatu behar du.

Lanpostuen zerrenda langileak zerbitzuen beharren arabera antolatzeko eta lanpostu bakoitzeko betekizunak zehazteko tresna teknikoa da.

Udaleko eta bere mendeko erakundeetako lanpostu-eskaintza, hautaketa eta kontratazioa indarreko araudiak exijitzen duenaren arabera egiten dira eta horretarako finkatutako bitartekoetan argitaratzen dira: iragarki-oholean, udal-webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Galdakaoko Udaleko lan-harremanak arautzen dituzten tresna nagusiak honako hauek dira: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta UDALHITZ, Euskadiko toki-erakundeetako lan-harremanetarako esparru-protokoloa.

Eguneratuta
Atzera