3.5 - ZORPETZEA

Zorpetzearen definizioa honako hau da: erakunde batek bere gain hartutako ordainketa-betebeharrak, dagokien epemugan ordaindu beharrekoak. Zorrak bi motatakoak izan ohi dira:

  • Finantza-zorra. Finantza-kostuak (interesak) dauzkatenak. Finantza-zorraren adibideak, besteak beste, maileguak eta jesapenak dira. Epe laburreko edo luzeko eragiketak izan daitezke.
  • Merkataritza-zorra. Normalean kosturik ez daukan pasiboa da, funtsean hornitzaileekin egindako epe laburreko eragiketetatik eratorria.

Aipatzekoa da 15/2010 Legeak, uztailaren 5ekoak, merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako neurriak ezartzeari buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duenak, honako hau xedatzen duela: administrazio publikoen merkataritza-zorrak ordaintzeko epe orokorra gehienez ere 30 egunekoa da, ordaintzeko betebeharra aitortzen den egunetik hasita. Gainera, betebehar hori faktura jasotzen den egunetik gehienez ere 30 eguneko epean gauzatu beharko da.

Gaur egun, Galdakaoko Udalak ez dauka inolako finantza-zorrik.

Eguneratuta
Atzera