Udala Zabaltzen erabilera baldintzak

Erabiltzeko baldintza honen bidez Udala Zabaltzen zerbitzuaren erabilera eta sarbidea arautzen dira, baita zerbitzuaren erabiltzaileen eskura  edo ikusgai jartzen diren edukiak ere.

Webguneko atal bakoitzak funtzio eta xede desberdinak ditu, beraz ezinbestekoa da erabilera baldintza bereziak ezartzea atal bakoitzeko, eta dokumentu honetan zehaztea.
Udala Zabaltzen erabilera baldintzak argitaratuta daude, eta erraz bereiz daitezke webgunean. Udala Zabaltzen-ek eskaintzen dituen tresnak erabiltzea, edozein tresna izanda ere, honako erabilera baldintzak bere osotasunean onartzea suposatzen du.
 
1.- KALEZAINDU
1.1 Erabilera baldintzak

Erabiltzeko baldintza honen bidez Kalezaindu zerbitzuaren erabilera eta sarbidea arautzen dira, baita zerbitzuaren erabiltzaileen eskura  edo ikusgai jartzen diren edukiak ere.
Kalezaindu aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazioa guztiz doakoak dira. Orokorrean obratzeko gaitasuna daukan edozein pertsona fisikoa sartu ahalko da Kalezaindun.
Kalezaindu zerbitzuari dagokionez, BiscayTIk Fundazioa, bere plataforma teknologikoa eskaintzen duen bitartekari hutsa da, legearen arabera eskatu diezaiokeen eginbideen ondoriozko erantzukizuna baino ez onartuz. BiscayTIK Fundazioak ez du erabiltzaileek Kalezainduren erabilera okerra edo iruzurrezkoa edo legez kontrakoaren ondorioz  sortu daitezkeen erantzukizun zuzena edo zeharkakoa bere gain hartuko.
Udalak bere esku egon daitezkeen guztia egingo du Kalezainduaren bidez ezagutzera ematen diren eduki, irudi, bideoak, soinuak, iruzkinak, iritziak eta gainerako informazioa legalak izan daitezen. Hala eta guztiz ere, erabateko kontrola egitea ezinezkoa denez, erabiltzaileak haiek izango dira Kalezainduaren bidez komunikatu, ostatatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko diren edozein irudien, bideoen, soinuen, iruzkinen, iritzien eta gainerako informazioaren edo edukien  erantzule bakarrak. Hain zuzen ere,  Kalezainduaren bidez argitaratuko, komunikatu, kokatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko diren edozein motatako irudi, bideo, soinu, iruzkin, iritzi eta gainerako informazioaren mantenuaren gainean erantzukizun oso izango dute erabiltzaileek.
Udalak ahalmena izango du erabiltzaileek Kalezaindu plataforman komunikatu, ostatatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko dituzten edozein irudien, bideoen, soinuen, iruzkinen, iritzien eta gainerako informazioaren edo edukien  argitalpena mugatzeko, eta aukera edukiko du, egokitzat hartzekotan, horretarako propioak diren iragazkiak jartzeko. Arestian aipatzen denak ez du, inola ere,  suposatzen Administrazio Publikoek Kalezainduaren bidez zabaltzen diren edukiak kontrolatu behar dituztenik, baizik eta posiblea den heinean, iraingarri, arrazistak, sexistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, bortitzak izan daitezkeen edukiak  edo edozein modutan moralaren edo orden publikoaren edo ohitura onen aurkako edo legez kanpoko edo aplikazioaren bidez bete nahi diren helburuak lortzeko desegokitzat har daitezkeen Kalezainduaren bitartez argitaratzen diren eduki, iruzkin edo iritziak aplikazio honen bidez zabaltzea ekidin nahi dela.
Zerbitzua eskaintzen duen Udalak ez du, inola ere, erabiltzaileek legez kanpoko erabilera edo erabilera desegokia izateagatik ezta horren bidez eta horri lotutako guneen bidez ere, emandako eduki edo informaziotik hirugarren pertsonei eragindako kalteaz eratorritako erantzukizuna   bere gain hartuko. Erantzukizuna erabiltzaileek edo kalteak eragin dituzten hirugarrenek edukiko dute.
Erabiltzaileak eskuragarri dituen tresna guztiak behar bezala erabiltzen direlako ardura edukiko du, baita bere sarbideko profiletik egindako jarduera guztiena ere.
Udalak ez du zerbitzuaren funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraipena  bermatzen, beraz, ez da erruduna izango zerbitzua eteten denean sortu daitezkeen kalteen aurrean.
Edozein arrazoia dela eta, berak edo Administrazio Publikoak zerbitzua amaitu edo itxi eta gero, bere datuak eta irudiak ezabatu ahalko dira zerbitzarietatik. Erabiltzaileak bere datuen segurtasun kopia bat egiteko behar diren pausu guztiak emateaz arduratu beharko da.
Udalak beretzat gordetzen du honako erabilera baldintzak berak baino ez aldatzeko  eskubidea edozein momentutan, arrazoi legalak, teknikoak edo Kalezaindun edo araudian aldaketak egon direlako, baita korporazio erabakiek ekarri ditzaketen aldaketengatik ere. Horrela gertatuz gero, baldintza berriak Kalezainduren bidez argitaratuko dira.
Erabilera baldintza hauek Administrazio Publikoek osatu ahalko dituzte Kalezaindu zerbitzuaren funtzionalitate jakin batzuk arautuko duten baldintza partikularren bidez.
Kalezaindu zerbitzu  jakin batzuen eduki eta erabilera batzuetan sartzeko baldintza partikular batzuek baldintzatu  ditzakete, eta horiek, kasuaren arabera, honako erabilera baldintza ordezkatu, osatu edota aldatuko dituzte, eta kontraesanak egotekotan, baldintza partikular horien gaiak honako Erabilera baldintzetan ezarritakoen aurrean gailenduko dira.
Erabiltzaileak alta emandako intzidentziek ez dute inolako izapide edo prozedura administratiboa abiaraziko.
 
1.2 Jabetza intelektuala

Kalezaindu aplikazioaren jabetza industriala eta intelektualaren eskubide guztiak, baita bere edukiena ere (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, kreatibitateak, software) BiscayTIK Fundazioarenak dira.
Honako Erabilera Baldintzen arabera, BiscayTIK Fundazioak, Kalezainduaren jabea den aldetik, lizentzia mugatua, aldi baterakoa, ezeztaezina eta hirugarrenei baimena emateko balio ez duena, ematen du aplikazioa erabiltzeko, intzidentzian jakinarazteko besterik ez. Lizentzia ez da edukien (irudiak, testuak, diseinuak, aurkibideak, formak, bideoak, e.a….) arabera emango. 
Administrazioek landutako eta zaindutako dokumentuak berrerabiltzeko, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak agintzen duena aplikatuko da.
 
 
2.- TOPAKETA BIRTUALAK
2.1 Erabilera baldintzak

Erabiltzeko baldintza honen bidez Topaketa Birtualak zerbitzuaren erabilera eta sarbidea arautzen dira, baita zerbitzuaren erabiltzaileen eskura  edo ikusgai jartzen diren edukiak ere.
Topaketa Birtualetan eskaintzen den informazioa guztiz doakoak da, baina honek ez du esan nahi  informazioa argitaratzeko erabiltzen diren legeak hau babesten ez duenik. Orokorrean obratzeko gaitasuna daukan edozein pertsona fisikoa sartu ahalko da, Topaketa Birtualetan, bere konexioan aurkezten edo egiten duen edozein ekintza, adierazpen, iritzi, erreferentzia edo informazio mota desberdinaren ardura harturik. Gogorarazi nahi diogu erabiltzaileari bere profiletik egindako aurretik azaldutako edozein adierazpen berak egindako adierazpentzat hartuko dela.
Topaketa Birtualak zerbitzuari dagokionez, BiscayTIk Fundazioa, bere plataforma teknologikoa eskaintzen duen bitartekari hutsa da, legearen arabera eskatu diezaiokeen eginbideen ondoriozko erantzukizuna baino ez onartuz. BiscayTIK Fundazioak ez du erabiltzaileek Topaketa Birtualen erabilera okerra edo iruzurrezkoa edo legez kontrakoaren ondorioz  sortu daitezkeen erantzukizun zuzena edo zeharkakoa bere gain hartuko.
Udalak bere esku egon daitezkeen guztia egingo du Topaketa Birtualen bidez ezagutzera ematen diren adierazpenak, eztabaidak, galdera, apelazio, eduki, irudi, bideoak, soinuak, iruzkinak, iritziak eta gainerako informazioa legalak izan daitezen. Hala eta guztiz ere, erabateko kontrola egitea ezinezkoa denez, erabiltzaileak haiek izango dira Topaketa Birtualen bidez komunikatu, ostatatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko diren edozein irudien, bideoen, soinuen, iruzkinen, iritzien eta gainerako informazioaren edo edukien  erantzule bakarrak. Hain zuzen ere,  Topaketa Birtualen bidez argitaratuko, komunikatu, kokatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko diren edozein motatako irudi, bideo, soinu, iruzkin, iritzi eta gainerako informazioaren mantenuaren gainean erantzukizun oso izango dute erabiltzaileek.
Udalak ahalmena izango du Topaketa Birtualetan erabiltzaileek komunikatu, ostatatu, transmititu, eskura jarri edo erakutsiko dituzten edozein eduki, iritzi, informazio, iruzkin, irudien edo irudi eta gainerako informazioaren edo edukien  argitalpena mugatzeko, ezabatzeko, eta interpretatzeko edo zuzentzeko, baita   egokitzat hartzekotan, horretarako propioak diren iragazkiak jartzeko ere. Arestian aipatzen denak ez du, inola ere,  suposatzen Administrazio Publikoek Topaketa Birtualen bidez zabaltzen diren edukiak kontrolatu behar dituztenik, baizik eta posiblea den heinean, iraingarri, arrazistak, sexistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, bortitzak izan daitezkeen edukiak  edo edozein modutan moralaren edo orden publikoaren edo ohitura onen aurkako edo legez kanpoko edo aplikazioaren bidez bete nahi diren helburuak lortzeko desegokitzat har daitezkeen Topaketa Birtualen bitartez argitaratzen diren eduki, iruzkin edo iritziak zabaltzea ekidin nahi dela.
Zerbitzua eskaintzen duen Udalak ez du, inola ere, erabiltzaileek legez kanpoko erabilera edo erabilera desegokia izateagatik ezta horren bidez eta horri lotutako guneen bidez ere, emandako eduki edo informaziotik hirugarren pertsonei eragindako kalteaz eratorritako erantzukizuna   bere gain hartuko. Erantzukizuna erabiltzaileek edo kalteak eragin dituzten hirugarrenek edukiko dute.
Erabiltzaileak eskuragarri dituen tresna guztiak behar bezala erabiltzen direlako ardura edukiko du, baita bere sarbideko profiletik egindako jarduera guztiena ere.
Udalak ez du zerbitzuaren funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraipena  bermatzen, beraz, ez da erruduna izango zerbitzua eteten denean sortu daitezkeen kalteen aurrean.
Edozein arrazoia dela eta, berak edo Administrazio Publikoak zerbitzua amaitu edo itxi eta gero, bere datuak eta irudiak ezabatu ahalko dira zerbitzarietatik. Erabiltzaileak bere datuen segurtasun kopia bat egiteko behar diren pausu guztiak emateaz arduratu beharko da.
Udalak beretzat gordetzen du honako Erabilera baldintzak berak baino ez aldatzeko  eskubidea edozein momentutan, arrazoi legalak, teknikoak edo Topaketa Birtualetan edo araudian aldaketak egon direlako, baita korporazio erabakiek ekarri ditzaketen aldaketengatik ere.
Erabilera baldintza hauek Administrazio Publikoek osatu ahalko dituzte Topaketa Birtualak zerbitzuaren funtzionalitate jakin batzuk arautuko duten baldintza partikularren bidez.
Topaketa Birtualen zerbitzu  jakin batzuen eduki eta erabilera batzuetan sartzeko baldintza partikular batzuek baldintzatu  ditzakete, eta horiek, kasuaren arabera, honako Erabilera baldintza ordezkatu, osatu edota aldatuko dituzte, eta kontraesanak egotekotan, baldintza partikular horien gaiak honako Erabilera baldintzetan ezarritakoen aurrean gailenduko dira.
Topaketa Birtualetan tratatu diren aurkeztutako informazioak, adierazpenek, iritziek, erantzunek, kontsultek edo eskaerek, nahiz eta argitaratuta egon, ez dute inolako izapide edo prozedura administratiboa abiaraziko, jarraituko edo amaituko.
 
2.2 Jabetza intelektuala

Topaketa Birtualak aplikazioaren jabetza industriala eta intelektualaren eskubide guztiak, baita bere edukiena ere (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, kreatibitateak, software) BiscayTIK Fundazioarenak dira.
 
 
3.- ERANTZUKIZUNAK

Udala Zabaltzen aplikazioak modu desegokian erabiltzeak erantzukizun legalak, penalak eta administratiboak ekar ditzake, baita aplikazio sarbidea etetea ere.

Debekatuta dago indarrean dagoen legearen kontrako edozein ekintza egiteko aplikazioa erabiltzea  eta batez ere, ez oso zehatz, honako hauek:
        -  Administrazio Publikoen edota hirugarrenen kalterako aritzea
        -  Eskatu ez diren eskaera masiboak edo spamming-ak bidaltzea zerbitzu honen bidez.
        -   Baimenduta ez dagoen edozein bide erabiltzea zerbitzua aldatzeko edo berbideratzeko, edo horretarako saiakerak egitea.
        -   Desegokia edo ilegala den edukia ezagutzera ematea, delitua izateagatik terrorismo apologia, haur pornografia, mehatxuak, iruzurrak, piramide aberastasun eskemak, birusak, akastun fitxategiak edo etsaiago kodea edukiak helburutzat dituzten edozein jarduera bezalakoa edo Administrazio Publikoei edota hirugarrenei kaltea ekar ditzakeenak.
        -   Zerbitzua (edo zerbitzuari lotutako sarea edo sareak) kaltetzea, desgaitzea, gainkargatzea edo eragoztea, edo edozein pertsonak egiten duen erabileran eta luperketan eragina izatea.
        -  Beste erabiltzaileen profiletarako baimenik gabe sartzen saiatzea, bidegabe sartze ekintzen bidez, pasahitzak deszifratuz, edo aurretik aipatu ez den edozein modutan.
        -  Zerbitzua era desegokia erabiltzea bere helburuaren kontra eginez.
        -  Hirugarren pertsonen sartzeko profila eskaintzea edo ematea.
        -  Zerbitzua edo horren zati bat saltzea edo birbanatzea.
        -  Ohorerako eskubidearen kontra, pertsona eta familiaren intimitatearen kontra eta bakoitzaren irudiaren kontra edo hirugarrenen jabetza intelektualaren kontra egiten dituzten irudiak eta dokumentuak bidaltzea . Beti ere, datu pertsonalak erabiltzea, tratatzea edo eranstea saihestuko da.
Aurretik aipatutakoa aplikatuz, Administrazio Publikoek erabiltzaileen sarbidea automatikoki bertan behera edo  itxi ahalko dute, eta bertan behera uste edo itxiera horrek ez du kalte ordainik jasotzeko inolako eskubiderik suposatuko.

Atzera