Galdakaoko Udalaren Gardentasunarekiko eta Gobernu Onarekiko konpromisoa EUDELen(Euskadiko Udalen Elkartea) Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Politikaren Kalitate Instituzionalerako Konpromiso, Jokabide eta Gobernu Onerako Kodeari adierazitako atxikimenduan gauzatzen da. Aipatutako atxikimendua 2013ko Urriaren 31n egindako Udaleko osoko bilkuran adierazi zen.

Gainera, Galdakaoko udalak, 2013. urtean, autoebaluazio prozesua egin zuen Basque Score Card tresna erabiliz, herri mailan etika publikoa aplikatzerakoan, ikaskuntza partekatu eta jardunbide egokiak txertatzen hobetzeko helburuarekin. Izan ere, Europako Kontseiluak bultzatu eta EUDELek bere egin duen Toolkit Benchmarking for Public Ethics a euskal herriko errealitatera egokitu nahi da, Euskal Toki Politikako Erakundeen Jokabide, Gobernu On eta Kalitate Kodea ren inguruan egindako lanei jarraipena emateko helburuarekin