Gardentasun politikoaren definizioa honako hau izan daiteke: «Gobernuek herritarrei beren ekintza guztiak –bereziki, diru publikoaren erabileraren ingurukoak– jakinarazteko, eta hala, ustelkeria kasuak saihesteko duten betebeharra».

Oinarrizko araudi aplikagarria gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legetik eratorritakoa da –Estatuko legedia, 2013ko abenduaren 10eko BOEan argitaratua. Gardentasun arloko aplikazioaren ondorioz, toki-erakundeak 2015eko abendutik aurrera gardentasun aktiboko edukiak argitaratzera behartuta daude.

Horrez gain, Euskadiko araudia egiten ari dira, eta aurreikus daitekeenez, euskal udalen gardentasun-betebeharrak zehaztu eta zabaldu egingo ditu. Zehazki, etorkizuneko Euskal Autonomia Erkidegoko gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legeaz eta Udalen Legeaz ari gara.